
JATETXE
&
ERRETEGIA
Baileztanea zure jatetxea da, zure terraz, zurre aterpea. Zure lekua, paregabeko inguruan familia eta lagunekin etxeko eran prestatutako janari batez gozatzeko tokia.
Gure Gipuzkoako lurrari ospea eman dioten barazki eta haragia prestatzeko aparteko erretegia, betiko sukaldaritza sasoiko produktuekin

Baileztanean gozatu ditzakezun guneak
Aterpea
Eguraldiaz arduratu gabe, izan oskarbi edo lainotu, gure gosariekin babesean gozatu ahal izateko
Jantokia
Eroso eta atsegina, plater, postre eta ardo karta zabalaz gozatu ahal izateko. Sasoiko eguneko menuek bertako produktuez gozatzeko aukera emango dizu, kalitate osoz landutako betiko errezetak dastatu ahal izateko
Terraza
Landarediz inguraturiko aire zabaleko terraza, zure denboraz lasai gozatzeko
Taberna
Hainbeste gustatzen zaizkigun mokadu eta janaurrekoak dastatzeko, une txikiak baita ere bereziak izan daitezkeelako, pintxoen kartaz gozatzeko. Hurbildu zaitez pintxopote eta pizzapotera, ostiraletan 12etatik 20etara.
Aparkalekua
Autoa aparkateko erazorik ez duzu izango. Baileztanean berezko aparkalekua dugu. Baldintza bakarra kontuz gidatzea da, jostatzeko gunetik hurbil baitago eta bertan umeak egon daitezke jolasten.